Euskal Astea 2017

Eneko Arbeok eta Mireia Ibabek irabazi dute Trikitilari Gazteen Txapelketa

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 7a, 11:53

Bost bikotek hartu zuten parte atzo arratsaldean Zarauzko Trikitilari Gazteen XXXVII. Txapelketan. Lege Zaharren enparantzan aritu ziren trikitilariak beraien trebeziak erakusten, eta epaimahaiak Eneko Arbeo azpeitiarrari eta Mireia Ibabe bergararrari egokitu zien garailearen txapela. Bigarren saria Aitor Uzkudun errezildarrarentzat eta Naiara Urresti getariarrarentzat izan zen.

Gainerako parte hartzaileak ondorengoak izan ziren:

  • Izaro Oleaga (Aizarnazabal) eta Jurgi Ituarte (Aizarnazabal)
  • Eider Tolosa (Hernani) eta Lierni Tolosa (Hernani)
  • Iker Sukia (Lazkao) eta Ane Urretabizkaia (Lazkao)

Argazkiak: Ibon Errazu

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide