Ostegunetik larunbatera ospatuko dute Donostian Basque Beer Fest, Euskal Jaiaren barruan. Euskal Garagardo Elkarteak antolatuta, artisau garagardoen topaleku izango da jaialdia eta, horren bueltan, hainbat kontzertu ere izango da. Horietako bat Serious Business taldeak eskainiko dute. Ostegunean izango da, 21:30etik 23:00etara, bulevarreko kioskoaren parean.