Volker Schlöndorffen inguruko erakusketa zabaldu dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko irailaren 5a

Jatorrira itzuliz, zinemagintzatik argazkigintzara erakusketa zabaldu berri dute Photomuseumen. Bertan, Volker Schlöndorff zinemagile alemanaren film ospatsuenetariko batzuen filmaketako irudiak daude ikusgai, besteak beste, Törles gaztea, Kombacheko behartsuen bat-bateko aberastasuna, Katharina Blumen ohore galdua, Latorri danborra, Faltsuketa, Gerra eta bakea eta Ogroa filmetakoak.

Erakusketa urriaren 1era arte egongo da ikusgai, ohiko ordutegian. Erakusketa biribiltzeko, Schlöndorffen lanen inguruko zinema ziklo bat ere antolatu dute. Hona hemen egitaraua:

  • Irailak 6, bihar: Der neunte Tag.
  • Irailak 13, asteazkena: Baal.
  • Irailak 20, asteazkena: Deutschland im Herbst.
  • Irailak 27, asteazkena: Die Stille nach dem Schuss.

Film guztiak 18:00etatik aurrera eskainiko dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide