Irailaren 7an amaituko da kiroldegiko helduen ikastaroetan izena emateko epea. Urtero legez, ikastaroko parte hartzaile kopurua gainditzen den kasuetan zozketa egingo dute. Iaz ikastaro osoa–irailetik ekainera bitartean– egin zutenak lehentasuna izango dute eta zuzenean egongo dira ikastaroan inskribatuta, zozketan sartu gabe. Dena den, izena eman beharko dute horiek ere.
Zozketaren emaitza irailaren 13an jakinaraziko dute, eta ikastaroekin irailaren 18an hasiko dira. Ikastaroren bat probatu nahi dutenek izango dute aukera, harreran gonbidapen txartela eskatuz gero. Haurren ikastaroak bi aste beranduago hasiko dituzte, urriaren 2an, hain zuzen ere. Zozketa, berriz, irailaren 20a izango da.
Bestalde, gogoratu dute kiroldegiko aholkularitza zerbitzua zabalik dagoela. Hala, interesa dutenek hitzordua eska dezakete kirola@zarautz.eus helbidera idatzita edota 943-005123 telefonora deituta.