El Gordo de la Primitivak 179.000 euro utzi ditu herrian

Zarauzko Hitza 2017ko irailaren 4a

Kale Nagusiko administrazioan egin du apustu irabazleak.

Igandeko loteria horrek ez zuen izan lehen mailako asmatzailerik, hau da, ez zuen izan 6 zenbaki asmatu zituenik. Bigarren mailako asmatzailea, 5 zenbaki asmatu dituena, bakarra izan da eta Zarautzen egin du apustua, Kale Nagusiko administrazioan. 3 euroko txartel bakarrarekin apustu bikoitza egin du, automatikoak biak, alegia, administrazioko makinak ausaz ezarritakoak. 179.706 euro jaso ditu hala.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide