Artolak eta Olanok irabazi dituzte bola eta toka txapelketak

Zarauzko Hitza 2017ko irailaren 4a

Zarauzko Bola Txapelketako irabazleak

Igande goizean jokatu zuten Zarauzko Bola eta Toka Txapelketa. Gipuzkoako hainbat herritatik etorritako 42 lagunek hartu zuten parte bolan eta beste 29 lagunek tokan. Joxe Artolak irabazi zuen bolako proba, 35 birla botata, eta Marije Olanok tokakoa, 12 joaldirekin.

 Hona hemen sailkapena:

Bola

  1. Joxe Artola 35 birla
  2. Xabier Lazkano 34 birla
  3. Migel Arrozpide 34 birla
  4. Xeferiano Agirre 32 birla
  5. Xabi Gabilondo 32 birla
    Lehen zarauztarra: Xabi Gabilondo

Toka

  1. Mariaje Olano 12
  2. Karlos Irastorza 11
  3. Joxean Ormazabal 10
  4. Antxon Calvo 9
  5. Martzelino Agirre 9
    Lehen zarauztarra: Antonio Lertxundi 8
    Lehen emakumea: Mariaje Olano 12

 

Erlazionatuak

Irudietan: Bola eta Toka Txapelketa

Zarauzko Hitza 2017 ira 04 Kirola

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide