Nerea Muruak irabazi du Bermeoko Salome Campos igeriketa zeharkaldia

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 3a

Atzo Bermeoko itsas zeharkaldian hartutako irudi bat. (Eneritz Albizu Lizaso)

1:13:34 denbora behar izan du zarauztarrak 5.000 metroko proba amaitzeko.

V. Salome Campos igeriketa zeharkaldia jokatu zuten atzo Bermeon (Bizkaia), eta Urola Kostako hainbat kirolarik emaitza onak lortu zituzten proba horretan. 5.000 metroko kategorian, Nerea Murua zarauztarra izan zen azkarrena, 1:13:34 denbora eginda. Bigarren postuan, berriz, Leire Zeziaga azpeitiarra sailkatu zen, 1:14:42 denbora eginda. Gizonetan, Nikolas Illarramendi zarauztarrak hirugarren postua eskuratu zuen, 1:03:06 denborekin. 1.500 metroko kategorian ere eskualdeko kirolari bat lehen hiru sailkatuen artean izan zen; Orioko Adriana Campo (20:57).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide