Landa eremura banda zabala hedatzeko proiektuaren berri emango du UKUEk

Zarauzko hitza 2017ko irailaren 1a

Urdaneta auzoa (Mendiak.net).

Bilera asteartean (irailaren 5ean) 12:30ean izango da, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Urola Kostako Udal Elkarteak, Urkomeren laguntzarekin, bailarako landa eremuetara banda zabala hedatzeko proiektua martxan jarri du. Helburua da herriguneetatik aldenduta dauden etxe, baserri eta landa guneetara 100 MB-eko internet seinalea zabaltzea; modu horretan, herriguneen eta landa eremuen arteko haustura digitala ahalik eta txikiena izatea nahi dute.

Proiektua landa eremuko herritarrei azaldu nahi diete eragileek, eta bilera irekia antolatu dute astearterako Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. 12:30ean izango da, eta landa eremuko bizilagunak bileran parte hartzera deitu dituzte

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide