Bihotzez bihotzeko gaixotasuna duten haurren familien elkarteak antolatu du, lehenbiziko aldiz. 4,9 kilometrotako lasterketa izango da herrian zehar, "guztiz laua", eta parte hartzeko derrigorrez 16 urte baino gehiago izan beharko dira. Bi maila izango dira: gizonezkoena eta emakumezkoena. Maila bakoitzeko
Interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena herrrikrosa.eus atarian. 10 euro ordaindu beharko dira. Egunean bertan ere izango da aukera izena emateko, 09:30etatik 10:30era. Kasu horretan, 15 euro kostako da. Lasterketa 11:00etan hasiko dute.