Zarautzek aurten lortu du Emakumezkoen Bigarren Mailara igotzea, eta ligako bigarren multzoan lehiatuko da, ondorengo hamahiru taldeekin batera: Oiartzun, Athletic B, San Ignacio, Logroño, Mulier, Añorga, Eibar, Aurrera, Alaves, Pauldarrak, Ardoi, Osasuna eta Pradejon.
Asteburu honetan abiatuko da liga, eta Athletic B taldearen aurka jokatuko du, bisitari moduan. Astebete geroago, etxean lehiatuko dira, eta Oiartzun izango dute aurrez aurre. Txapelketako azken jardunaldia apirilaren 21-22ko asteburuan jokatuko dute.