Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusia bueltan da da. Aurtengoa jokatuko den 17. aldia izango da: irailaren 23an hasiko da Baigorrin, eta abenduaren 17an egingo dute final nagusia, BECen. Azken txapelketan bezalaxe, 14 saioz osatuta egongo da aurtengoa ere.
Guztira, 43 bertsolarik hartuko dute parte; orain dela lau urteko finalistek zuzenean sailkatu ziren, eta gainerakoek herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek txapelketa nagusiko txartela. Horien artean, bi zarauztar ariko dira lehian: Nahikari Gabilondo eta Felix Zubia.
Irailaren 12an egingo dute txapelketaren aurkezpen ofiziala, eta irailaren 20an, berriz, aurkezpen festa.