Zarautz Rugby Taldeak harpidedun kanpaina abiatu du

Zarauzko Hitza 2017ko abuztuaren 27a

Txartela eskuratuz gero, partida guztiak ikusteko aukera izango da.

Prezio bereziak ezarri dituzte familientzat, gazteentzat eta langabe edota jubilatuentzat.

Errugbiko zaleak fidelizatzea eta ikusle berriak gerturatzea da ZRTek abiatu duen harpidedun kanpainaren helburua. Harpidetzeak hainbat abantaila dituela adierazi dute errugbi taldetik. Esaterako, ez da partidako 5 euro ordaindu beharko; txartela eskuratuz gero partida guztiak ikusteko aukera izango da. Gainera, pintxoa zein taldea animatzeko bufanda jasoko dute harpidetza egiten dutenek.

Prezio bereziak ezarri dituzte familientzat, gazteentzat eta langabe edota jubilatuentzat. Interesa dutenek https://harpide.zarautzrugby.com atarian egin daitezke harpide, eta informazio osoa jasotzeko, berriz,
info@zarautzrugby.com helbidera idatz daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide