Zelai Ondoko Bol&Tok elkarteak antolatuta eta udalak babestuta, Zarauzko Bola eta Toka txapelketa jokatuko dute datorren igandean, gaur zortzi. 09:30etik 11:00etara eman beharko da izena, eta ondoren hasiko da lehia.
Askotariko sariak banatuko dituzte. Bolan jokatzen dutenen artean, irabazleak 100 euro eta izen emateen %40 jasoko ditu, garaikurraz gain; bigarren sailkatuak 70 euro eta %30a; hirugarrenak 50 euro eta %20a; laugarrenak 40 euro eta %10a eta bosgarrenak, berriz, 30 euro. Lehen emakumeak eta zarauztarrak ere jasoko dute garaikurra.
Tokan, berriz, txapeldunak 60 euro eta %40a eskuratuko ditu; bigarrenak 50 euro eta %30a; hirugarrenak 40 euro eta %20a; laugarrenak 30 euro eta %10a eta 20 euro bosgarrenak. Kasu honetan ere garaikurrak eskuratuko dituzte lehenbiziko emakumeak eta zarauztarrak.