Atzo zabaldu zuten liburu eta disko azoka, Munoan, eta igandera arte egongo dira irekita askotariko postuak. Bihar eta etzi, gainera, Jon Arretxe, Javier Sagastiberri eta Miren Palacios idazleak ere bertan izango dira Sator Lokatzak, Perversidad eta Escalera de Damas liburuak sinatzeko, hurrenez hurren.