Jende ugari ari da biltzen Stock Azokan

Zarauzko Hitza 2017ko abuztuaren 25a

Murkil dendarien elkarteak antolatuta, urtero legez, Stock Azoka ezarri dute malekoian. Atzo zabaldu zuten, eta igandera arte egongo da aukera "kalitatezko produktuak preziorik onenean" eskuratzeko. Herriko hainbat dendak jarri dute Galtxagorri elkartearen inguruan postua. 11:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik postuak, egunero.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide