Abuztuari amaiera emateko, hainbat ekitaldi antolatu ditu Arranopola kultur elkarteak. Batetik, bihar, hilaren 24ean, Petti beratarrak eskainiko du kontzertua. Etzi, hilaren 25ean, Lurra taldea izango da Arrano ataria girotzen.
Horren ondoren, festa izango da tabernan bertan, DjMitri eta DJ Krisen eskutik. Mojitoak ere izango direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Bi ekitaldiak 20:30etik aurrera izango dira.