Ibai Berazierto Espada bigarren IV. Bizikrossa lasterketan

Zarauzko Hitza 2017ko abuztuaren 23a

Ibai Berazierto, IV. Bizikrossa lasterketako sari banaketan

Lasterketari "neurria ondo hartu" diola nabarmendu du.

Donostiako piratek laugarrenez antolatu dute aurten IV. Bizikrossa lasterketa, Donostiako portuan. Aurreko larunbatean, abuztuaren 19an, izan zen proba, eta 100 korrikalariren bat artean zen Ibai Berazierto Espada korrikalari zarauztarra.

Jakinarazi dutenez, aldapan gora hasi bezain pronto, hirugarren postuan zen zarauztarra, podiumari eutsiz. A 3 el km!-ko kidea "ziztu bizian" jaitsi zen Urgulletik behera eta azken 300 metrotan "ia aurrenengoa harrapatu" zuen. Baina gogoratu dute zarauztarrak duela bi hilabete 100 kilometrotako lasterketa burutu zuela, eta beraz, "txispa zerbait galduta" duela.

Azkenean, bigarren helmugaratu zen Berazierto. Aurreko urtean, laugarren egin zuela gogoratu du, duela hiru urtehirugarren eta duela lau urte, berriz, bosgarren. Hori dela eta, lasterketari "neurria ondo hartu" diola nabarmendu du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide