Saio bikoitza aste honetan, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko abuztuaren 22a

David Hockney

Bata, asteazkenean izango da, David Hockneyi buruz, eta bigarrengoa, berriz, Pablo Picassori buruzkoa, ostiralean.

Aste honetan bi saio antolatu dituzte Gela kulturaren difusiorako zikloaren barruan. Lehenbizikoa bihar, asteazkenean, izango da. Saio horretan David Hockney artista izango da protagonista. Bigarrengoan, berriz, Pablo Picasso margolariaren figuran zentratuko dira.

Bi saioak Photomuseumen izango dira, 18:00etatik aurrera. Ohi bezala, sarrera doan izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide