Lehia oso estua izan da Frantzia eta Espainiako taldeen artekoa. Nor baino nor aritu dira ia finaleko partida guztian zehar, Frantziak aurrea hartuz eta gero emaitza berdinduz Mikel Amilibia eta Eneko Goenagaren taldeak. Hala ere, ezin izan dute Frantzia mendean hartu, eta ondorioz, jubenil mailako eskubaloi txapelketako txapeldunorde dira Amenabarreko jokalariak eta bere taldea, txapelketa hasi zenetik partida bakarra galduta. 25-28 galdu dute, eta horietatik 2 gol oriotarrak sartu ditu eta zarauztarrak beste bat.
2017 abu 20 Zarautz