Atzo jokatu zuen Amenabarrek eskubaloi txapelketa triangeluarra Anaitasuna eta Sinfin taldeen aurka. Zarauztarrak nagusitu ziren Santanderren, lehenbizikoari 14-11 irabazita eta bigarrengoarekin 16-16 berdinduta. Era berean, Mikel Iraetak jaso zuen torneoko jokalari onenaren garaikurra.