Egañak eta Zabalak osatu dute Aste Nagusia agurtzeko kanta

Zarauzko Hitza 2017ko abuztuaren 20a

Atzo bertan bukatu zen Donostiako Aste Nagusia, Bilbokoari lekua utziz. Aurten, lehen aldiz, Union Artesana elkarteak Agur Asteari egitasmoa antolatu du, asteari itxiera emateko. Horren barruan, izen bereko abesti bat sortu dute Xabier Zabalak eta Andoni Egañak; musika jarri dio lehenak eta hitzak bigarrenak. Zuloaga plazan estreinatu zuten atzo arratsaldean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide