Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia izan zen atzo Zumaian, eta Jon Mujika bergararrak (00:39:37) eta Logroñoko Alba Romerok (00:41:47) irabazi zuten. Zarauztar ugarik hartu zuten parte proban. Hain zuzen ere, Nikolas Illarramendik (00:40:37) eta Jon Unanuek (00:41:38) osatu zuten gizonen podiuma. 272 lagunek bukatu zuten lasterketa, eta Ainhoa Murua triatletak eta Iñaki Osa puntistak banatu zituzten sariak. Esteka honetan kontsulta daiteke Itsas zeharkaldiko sailkapena.