Sanz Enea kultur etxean erosi ahalko dira irailaren 15eko emanaldiko sarrerak. Kultura sailak antolatu du, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Donostiako Orfeoiak eta Zarautz Abesbatzak eskainiko dute Angel Illarramendiren omenezko kontzertua, Aritzbatalde kiroldegian, 22:00etan.