Eltiempo.es atariak egindako ikerketa baten arabera, Zarauzkoa da surfa egiteko hondartzarik onenetariko bat. Besteak beste, nabarmendu dute kirol hori Zarauzko "egunerotasunaren parte" dela eta, 3 kilometroko hondartza izanik, "jende pilaketak" saihesteko aproposa dela. Halaber, "hasiberrientzako baldintza egokiak" dituela dio ikerketak, eta surfeko taulak alokatzeko nahiz ikastaroak jasotzeko eskaintza zabala duela.