Zarauzko Aste Nagusiaren barruan eta Gaztedi sailak antolatuta, gaztetxoen gunea atonduko dute bihar Lege Zaharren enparantzan. Hainbat jolas eta jarduera izango dira bertan, besteak beste, 9 eta 14 urte bitarteko gazteentzat jolas berri bat: Bubble Trouble edo gira bolak. 16.30etatik 19.30etara egongo dira erabilgarri horiek eta baita beste hainbat jolas ere. Euria eginez gero, Gaztelekuko frontoian egingo dituzte jolasak.