Espainiako taldeak alde handiarekin irabazi dio Mexikori, 33-18 eginda. Oraingoan ere, bina gol sartu dituzte Amenabar taldeko bi jokalariek.
Egun bateko deskantsuaren ondoren, astelehenean izango dute hurrengo partida. Hain zuzen ere, taldekako faseko azken izango da. 12:00etan izango da, Esloveniaren kontra. Lotura honetan jarraitu ahalko da norgehiagoka zuzenean.