Aritz Aranburu Billabong Pro Tahiti txapelketatik kanpo geratu da

Zarauzko Hitza 2017ko abuztuaren 12a

Aranburu, lehian Teahupoonen (WSL)

Zarauztarrak ezin izan zien bi txandetako aurkariei aurrea hartu.

Billabong Pro Tahiti surf txapelketako lehenbiziko txandako laugarren saioan lehiatu zen atzo, John John Florence eta Ezekiel Lau hawaiiarren kontra. Florencek hasieratik erakutsi zuen nagusitasuna, 7 eta 7, 9 puntuko olatuak hartuz, guztira, 14,90 puntu eskuratuz. Ezekiel izan zen saioko bigarrena, 10,93 puntuazioa eginda (4,00 eta 6,93 gehituta). Aranburu izan zen txandako azkena, 9,37 puntu eskuratuta.

Bigarren aukera gisa, bigarren txandan, Owen Wright australiarrarekin neurtu zituen indarrak. 8,60 puntuko olatu bat hartu bazuen ere, ezin izan zion australiarrari aurrea hartu. 14,50 punturekin (7,67 eta 6,83 gehituta) irabazi zuen horrek; Aranburuk 12,10 puntu (8,60 eta 3,50 gehituta) pilatu zituen. Ondorioz, txapelketatik kanpo geratu da zarauztarra.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide