Bart gauetik Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaietan gertatutakoak zeresan handia ari da ematen sare sozialetan. Izan ere, gaueko kontzertuen aurretik, festa batzordekideak oholtza gainera igo ziren jakinarazteko festak "eten" egingo direla. Adierazi dutenez, udalak jarritako soinu muga dela-eta, musika taldeek zuzenekoak eskaintzeari uko egin zieten. "Urtetik urtera muga gehiago jartzen dituzte, eta aurten ezinezkoa izan da aurrera jarraitzea", adierazi dute batzordekideek.
Hori dela eta, antolatutako ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki dute. Batzordekideak ohartarazi dute mobilizazioak izango direla horri lotuta. Laster egingo dituzte deialdiak.