Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak 2017

Hasi dituzte santaklarak

Zarauzko Hitza

Larunbatean, Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaien atariko ekitaldiak izan ondoren, gaur hasi dituzte auzo horretako festak.

Eguraldia lagun ez, eta Aritzbatalde pilotalekuan jarri dituzte haurrentzat puzgarriak eta bertan ari dira egiten tailerrak ere. 16:00etan botako dute festak iragartzeko suziria, eta hortik aurrera, larunbatera arte, jai giroan nagusituko da auzoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide