Dagoeneko eman daiteke izena Azkoitiko IV. Futbol Festa 3×3 txapelketan

Zarauzko Hitza 2017ko abuztuaren 8a

Angel Martin Azkoitiko Kirol zinegotzia eta Mikel Rodriguez Azpeitia Cup-eko kidea. (Azkoitiko Udala)

Irailaren 8tik 10era bitartean izango da, eta eskualdeko 5-11 urte bitarteko haurrek eman dezakete izena.

Azpeitia Cup-ek eta Azkoitiko Udalak laugarren urtez antolatu dute Futbol Festa 3×3. Irailaren 8tik 10era bitartean jokatuko dituzte futbol partidak, Azkoitiko plazan. Eskualdeko bost eta 11 urte bitarteko neska-mutilek hartu dezakete parte ekimenean, tartean, zarauztarrek.

Parte hartzeko Azpeitia Cup-en webgunean, Azkoitiko Plaza Berri Sport dendan eta Azpeitik Halcon Bidaiaken eman daiteke izena. Azken eguna abuztuaren 20a izango da. Informazio osoa Urola Kostako Hitzaren atarian aurki daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide