Kultura "herritik eta herriarentzat" aldarrikatu dute Los 40 Summer Live jaialdian

Zarauzko Hitza 2017ko abuztuaren 7a

Kontzertu eta kontzertu artean, euren herrian "arrotz" sentitzen direla adierazi dute pankarta baten bidez.

Kontzertu eta kontzertu artean, euren herrian "arrotz" sentitzen direla adierazi dute pankarta baten bidez.

Topatu.eus atarian argitaratu dute herriko gazteen oharra. Besteak beste, nabarmendu dute ez dakitela "nola bururatu dakiekeen udaleko ordezkaiei Marbellan edo Ceutan balio dezakeen dormak berak gure herrian ere balio dezakeela; ezin dezakegu ulertu nola eman dakieeken Espainiako talde handi batzuei –guzti-guztiak espainolez kantatzen- halako plaza handia, eta herriko sortzaileak guztiz bazter laga; ezin zaigu buruan sartu herriko bi batzordeekin, Gurekin Jai-rekin eta Azker Porturekin, halako liskarrak izan eta gero, hainbesteko oztopoak jarri eta gero, tokia dela, soinua dela irrati-kate erraldoi batek egindako jaialdia, erraztasunak eman bakarrik ez, sustatu egin duela udalak, eta malekoiaren erdi-erdian tokia eman".

Horren aurrean, "antolatzea eta ekitea premiazkoa" dela diote, eta "hala egingo" dutela. Esteka honetan irakur daiteke oharra osorik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide