Asteartean jokatuko dituzte Zaporra txapelketako finalerdiak

Zarauzko Hitza 2017ko abuztuaren 7a

Zaporra txapelketako bigarren jardunaldiko irudi bat.

Partidak Frontoi Txikin izango dira, 18:30etik aurrera.

LIII. Patxi Zaporra esku pilota txapelketa aurrera doa. Abuztuaren 3an eta 4ean, aurreko ostegun eta ostiralean, jokatu zituzten final laurdenak. Maiz zein Esnaola eta Jauregi zein Arzelus nagusitu ziren lehenbiziko jardunaldian, Eskudero anaiei 22-18 eta Huizi zein Esnaolari 22-17 emaitzekin irabazita, hurrenez hurren.

Bigarren jardunaldian, ostiralean, Urbieta-Labaka eta Taberna-Zangitu izan ziren irabazleak. Lehenbiziko bikoteak 22-15 irabazi zien Lertxundi eta Galarragari, eta bigarrengoak, berriz, 22-19 Antxotegi eta Iruretari.

Hala, erabakita geratu da nork jokatuko dituen finalerdiak. Lehenbiziko partida, Maiz eta Esnaola Jauregi eta Arzelusen aurka arituko dira, eta bigarrengoan, aldiz, Urbieta eta Labaka Taberna eta Zangituren kontra. 18:30ean hasiko dira partidekin, Frontoi Txikin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide