Elkarretaratze ibiltaria egin dute eguerdian hondartzan, Etxerat-ek antolatuta

Zarauzko hitza 2017ko abuztuaren 6a

Dispertsioa Stop eta Etxean eta bizirik nahi ditugu lelopean, hondartza gurutzatu dute.

Gaur eguerdirako elkarretaratze ibiltariak deitu ditu Etxerat Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen Elkarteak Euskal Herriko hainbat hondartzetan. Zarautzen, 12:00etan bildu dira parte hartzaileak Musika Plazan, eta hondartzara joan dira dispertsioaren aurkako elkarretaratzea egitera. Dispertsioa Stop eta Etxean eta bizirik nahi ditugu lelopean hondartza gurutzatu dute, Munoan hasi eta kanal aldera joan dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide