Bihar jokatuko dute hirugarren jardunaldia. Lehenbiziko final laurdenak izango dira Eskudero anaiek Maiz eta Esnaolaren aurka eta Huizi-Esnaola zein Jauregi-Arzelusek jokatuko dituztenak. Ohi bezala, 18:30ean hasiko dira, Frontoi Txikin.
Atzo jokatu zituzten Zaporra esku pilota txapelketako bigarren jardunaldiko bi partidak. Maiz eta Esnaola nagusitu ziren lehenbizikoan, Etxezarreta eta Gesalagaren kontra, 22-8 emaitzarekin. Bigarrengo partida, Artetxe eta Iruretagoiena zein Taberna eta Zangituren artekoa, bertan behera geratu zen Artetxek aurpegian pilotakada bat jaso zuelako. Hori dela eta, banakakoa jokatu zuten Tabernak eta Zangituk. Lehenbizikoa nagusitu zen, 12-9 eginda.