Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak 2017

Izena eman daiteke santaklaretako Marmitako Txapelketan

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 1a, 10:53

Prestatutako marmitakoak guztien artean jango dituzte, auzo bazkarian, abuztuaren 12an.

Parte hartzaileek 14:00etarako aurkeztu beharko dituzte marmitakoak. Prestatutako marmitakoak guztien artean jango dituzte, auzo bazkarian.

Abuztuaren 10, 11 eta 12an ospatuko dituzte Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak, eta askotariko ekitaldiak izango dira. Horien artean, Patxi Iruretagoienaren omenezko V. Marmitako Txapelketa, abuztuaren 12an, azken egunean. Bertan parte hartu nahi dutenek abuztuaren 8a baino lehen eman beharko dute izena, Isabel tabernan edota azkenportua@gmail.com helbidera idatzita. Taldearen eta partaideen izen-abizenak zehaztu beharko dira.

Taldeak 2-3 pertsonek osatu beharko dituzte. SKAPAk jarriko ditu osagaiak, besteak beste, olioa, salda, piperrak, patatak, gatza, tipula, tomatea eta atuna. Gainontzekoa norberak eraman beharko du, beti ere, osagai gordinak badira. Tresnak ere jai batzordearen esku egongo dira.

Parte hartzaileek 14:00etarako aurkeztu beharko dituzte marmitakoak. Irabazleek taldearentzat Kandela jatetxean afaria eskuratuko dute sari gisa.

Prestatutako marmitakoak guztien artean jango dituzte, auzo bazkarian. Bazkarian parte hartzeko txartelak 12 (helduentzat) eta 6 (haurrentzat) euro kostako dira eta Isabel tabernan zein elastikoen postuan eskuratu ahalko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide