Ostiralean eman zioten hasiera LIII. Patxi Zaporra esku pilota txapelketari, eta bihar izango da bigarren jardunaldia. Bi partida izango dira: bata, Lizaso-Esnaola eta Etxezarreta-Gesalaga bikoteen artekoa, eta bestea, Artetxe-Iruretagoiena eta Taberna-Zangitu bikoteen artekoa. Frontoi Txikin izango dira partidak, 18:30etik aurrera.