Purpurinak eta Hiruerreketako irisgarritasuna aldarrikatuz

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 30a

Espaloiak hobetzea, oinezkoentzat pasabidea... Finean, Hiruerreketa eta Purpurinak auzoko irisgarritasuna bermatzeko aldarrikatu dute bizilagunek San Inazio egunez, jai giroan.

Garai bateko festak berreskuratzearekin batera, parodia moduan eta trikitilarien laguntzarekin, goizean auzotik herrigunerako bidea egin dute, zirkulazio seinaleak eskuetan, ibilbidean dauden oztopoak adieraziz. Itzuleran, zebrabide bat irudikatu dute Hiruerreketako espaloitik aparkalekura gurutzatzeko dagoen mugan, irisgarritasun eza erakusteko.

Amaieran, Purpurinak pareko aparkalekuan hamaiketako eta familia argazkia egin dute. Ondoren, herri bazkaria eta haurrentzat jolasak izango dira gune horretan bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide