Autobus zerbitzu berezia Azpeitiko saninazioetatik itzultzeko

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 29a

Azpeitiko saninazioak direla-eta, Lurraldebusek autobus bereziak jarriko ditu hilaren 30, 31 eta abuztuaren 1ean gauez Zarautzera itzultzeko. Hain zuzen ere, 02:30ean eta 04:30ean irtengo dira autobusak Azpeitiko osasun zentroaren paretik. 03:25ean eta 05:25ean iritsiko dira Zarautzera, hurrenez hurren. Informazio osoa Lurraldebusen atarian dago eskuragarri.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide