Hasi dute 37. Donostiako Klasikoa. Bauke Mollena taldekide eta iazko klasikoko irabazleak eman dio 1 zenbakidun dortsala Haimar Zubeldia Zarauzko bizilagunari, eta bera arduratu da lasterketako zinta mozteaz. Zubeldiaren azken lasterketa izango da gaurkoa, erretiroa hartu aurretik. 12:15 aldera helduko dira txirrindulariak Zarautzera, eta Nafarroa kalea gurutzatuko dute. Donostiako Klasikoaren webgunean jarraitu daiteke zuzenean lasterketa. Argazkiak: @Mertxe_Beriain