Dispertsioa salatzeko elkarretaratze ibiltaria, abuztuaren 6an

Zarauzko Hitza

Iazko elkarretaratzeko irudi bat.

Datorren igandean, abuztuaren 6an, egingo dute elkarretaratze ibiltaria, dispertsioaren aurka. Hain justu, Dispertsioa Stop eta Etxean eta bizirik nahi ditugu lelopean, hondartza gurutzatuko dute, Munoan hasi eta kanal aldera. Etxerat Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen Elkarteak antolatuta, Musika plazan bilduko dira parte hartzaileak, 12:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide