Janire San Sebastianek eta Itxaso Erasunek irabazi dute paleta txapelketa

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 28a

Jende ugari bertaratu zen finala ikustera.

Atzo arratsaldean jokatu zuten Emakumezkoen Frontoi Txikiko IX. Txapelketa finala. Janire San Sebastian eta Itxaso Erasun nagusitu ziren. 30-27 emaitzarekn irabazi zieten Garazi eta Nahia Eizmendiri. Finalaren aurretik, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida izan zen. Ainhoa Urien zein Eider Otaegi sailkatu ziren 3. postuan, eta Idoia Tejedor zein Maitane Sarobe 4.an, 30-24 eginda.


Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide