Gaur emango diote hasiera Zaporra txapelketari

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 28a

Iazko Txaparrotaneko irudi bat.

Gaur izango da LIII. Patxi Zaporra esku pilota txapelketako lehenbiziko jardunaldia. Bi partida izango dira: batetik, Huizi-Esnaola eta Azketa-Goikoetxearen artekoa, eta bestetik, Jauregi-Arzelus eta Loitegi-Odriozolaren artekoa. Ohi bezala, Frontoi Txikin jokatuko dute partida, 18:30etik aurrera.

Ondorengo jardunaldiak abuztuaren 1ean, 3an, 4an, 8an eta 10ean izango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide