Occhi di Farfallak bira abiatu du

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 26a

Suitza, Alemania eta Txekiar Errepublikan izango da taldea zuzenekoak eskaintzen.

Abuztuaren 9ra bitartean, Suitza, Alemania eta Txekiar Errepublikan eskainiko dituzte hainbat zuzeneko, Galdu ginenean jakin genuen iritsi ginela biraren barruan.

Galdu ginenean jakin genuen iritsi ginela izenburupean, bira abiatu du Occhi di Farfalla taldeak laugarren urtez. 2016ko ekainean Lerroetatik ihes diskoa kaleratu zuten eta, besteak beste, Euskal Herriko, Espainiko eta Kanadako hainbat tokitanaurkeztu ondoren, Oreretako madalenetan izan ziren astelehenean. Hartortxu Rock jaialdian izango dute hurrengo geldialdia, Lakuntzan. Hain zuzen ere, etzi, hilaren 28an, eskainiko dute lehenbiziko aldiz zuzenekoa euskal presoen eskubideen aldeko elkartasun jaialdian; Estricalla (gaur) eta Anestesia taldeak (larunbatean) ere bertan izango dira.

Ondoren, Suitza, Alemania eta Txekiar Errepublikara joko dute; Mansbacheko (Alemania) Kling jaialdian bigarren urtez eskainiko dute kontzertua, esaterako. Aurten, Bati bateria-jotzailea ez da haiekin izango, Kanadan izango denez SNFU taldearekin. Haren ordez, Klause taldeko Ibon Gerra azpeitiarra ariko da. Hona hemen birako egutegia:

  • Uztailak 29. Friburgoko (Suitza) Tour Vagabonde.
  • Uztailak 31. Basileako (Suitza) Hanfenscharter.
  • Abuztuak 2. Zuricheko (Suitza) Bundeshaus Zu Wedicon.
  • Abuztuak 3. Luganoko (Suitza) El molino.
  • Abuztuak 4. Luzernako (Suitza) Wagenplatz Ibach.
  • Abuztuak 5. Mansbacheko (Alemania) Kling Festival. 
  • Abuztuak 8. Libereceko (Txekiar Errepublika) Azil pyvni.
  • Abuztuak 9. Pragako (Txekiar Errepublika) Freemasonic Pub.
  • Abuztuak 10. Kreuzlingen (Suitza) Horst klub.
Erlazionatuak

Metamorfosia elektrikoa

Aritz Mutiozabal 2016 eka 09 Kultura

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide