Opera ikuskizunak proiektatuko dituzte Modelo antzokian

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 25a

Giuseppe Verdiren 'La Traviata' eskainiko dute ostegunean.

Hiru emanaldi antolatu ditu Kultura sailak, eta lehenbizikoa ostegun honetan izango da. Giuseppe Verdiren La Traviata eskainiko dute.

Azken urteetan opera ikuskizunak Modeloko pantaila handian ikusteko aukera izan da noizbehinka. Aurtengo udarako, Zarauzko Kultura sailak antolatuta, hiru ikus-entzunezko programatu dituzte:

  • La Traviata, uztailaren 27an.

  • Madame Butterfly, abuztuaren 10ean.

  • Turandot, abuztuaren 24an.

Saio guztiak Modelo aretoan izango dira, 20:30ean hasita, eta emanaldi bakoitza ikusteko sarrera txarteldegian erosi ahal izango da, 8 euroan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide