Kiki, Koko eta Moko pailazoen saioa izango da bihar arratsean

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 19a

Kiki, Koko eta Moko pailazoak

Udako egitarauak haurrentzako ere ekitaldiak ere baditu. Hain zuzen ere, joan den ostegun arratsaldean Azken Eguzkilorea haur antzerkia eskaini zuten Lege Zaharren enparantzan, eta bihar, berriz, Kiki, Koko eta Moko pailazoen emanaldia izango da, baina Modelo aretoan. 18:30etik aurrera izango da ekitaldia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide