Izeta II.ari omenaldia egin diote Alegian

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 17a, 12:17

Aimar Irigoien errezildarra nagusitu zen XII. Txintxarri sarian, eta Mikel Lopetegi Urra-k bigarren egin zuen. Harri jasotze probaren ondoren, Jose Ramon Iruretagoienaren ibilbidea aitortu zuten. Atariak egin du kronika nahiz argazki galeria. 

XII. Txintxarri saria jokatu zuten atzo arratsaldean, Alegiako jaien barruan. Bertan izan ziren hainbat zarauztar: Mikel Lopetegi Urra, Iñigo Eizagirre eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a. Aimar Irigoien errezildarra nagusitu bazen ere, azken harrira arte Lopetegi jasoaldi bat gehiagorekin zen. Azken harrian gorputzak gehiago ezin zuela esan eta erritmoa jaitsi beharra izan zuen, ordea. 86 altxaldi egin zituen errezildarrak eta Urrak, berriz, 78 jasoaldi. Bigarren sailkatu zen hala.

Izeta IV.ak 71 aldiz altxatu zuen harria, eta hirugarren postuan sailkatu zen. 62 jasoaldi eginda, Eizagirrek bosgarren egin zuen, Xabier Peñagarikanoren (70 jasoaldi egin zituen) atzetik. Harri jasotze probaren bukaeran, omenaldi hunkigarria egin zioten Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.ari, amaitzera doan ibilbidea aitortzeko. 100 kiloko harriarekin minutu bateko erakustaldia egin zuen agur gisa. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide