Asteartean hasiko da Frontoi Txikiko Emakumezkoen IV. Paleta Txapelketa

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 17a

18:30etik aurrera jokatuko dituzte partidak. Lehenbizikoan, Itxaso Erasun eta Janire San Sebastian Mirian Arrillaga eta Ane Arteagaren kontra ariko dira. Bigarrengo partidan, berriz, Garbiñe Tijero eta Ainara Aizpuru Ainhoa Urien eta Eider Otaegiren aurka lehiatuko dira. Eguraldi txarra eginez gero, Zinema pilotalekuan izango da Frontoi Txikiko Emakumezkoen IV. Paleta Txapelketako lehenbiziko jardunaldia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide