Liburuetako ilustrazioen inguruko erakusketa zabalduko dute gaur

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 14a

Rafael Munoak, Regina Gomezek eta Ruth Colomak DOA gobernuz kanpoko erakundeari eskainitako irudiak ikusgai izango dira uztailaren 28ra arte, Zazpin.

Rafael Munoa ilustratzaileak egin zituen Iñaki Bidegainen Ricardito y el caiman liburuko marrazkiak. Irudi originalak DOA Denok Osasunaren Alde gobernuz kanpoko erakundeari eman zizkion egileak. Hura hil ondoren, bide beretik jarraitu zuen Regina Gomezek eta Ruth Colomak: El niño que miraba el mar liburuko marrazkiak eskaini zizkion Gomezek erakundeari eta Colomak, berriz, Cuentos reales y magicos del oriente amazonico boliviano lanerako prestatuko irudiak.

Marrazki horiekin guztiekin erakusketa prestatu du Zazpi kultur elkarteak eta gaur inauguratuko dute, 20:00etan. Uztailaren 28ra arte egongo da ikusgai marrazki bilduma, egunero, 19:00etatik 21:00era.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide