28 salbamendu egin dituzte ekainean

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 13a

28 salbamendu egin dituzte hondartzan, ekainean.

Gipuzkoako Gurutze Gorriak 1.136 osasun laguntza eskaini ditu probintziako hondartzetan udako denboraldia hasi zenetik, ekainetik. Iaz, hilabete horretan baino 128 gehiago, alegia. Gehienbat ebakiengatik zein zauriengatik izan dira, salberen ziztadengatik edota kolpeen eraginez. Era berean, 51 salbamendu burutu dituzte sorosleek, gehienak Zarautzen. Guztira, 28 lagun atera dituzte uretatik udalerri horretan. Zumaiako Itzurun hondartzan ere 4 salbamendu egin dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide