Julen Lopetegik bat egin du 'Busti zaitez' kanpainarekin

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 11

Julen Lopetegi hautatzailea igandean, kanpainaren postuan (@emademgi).

Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez kanpaina egin zuten igandean Euskal Herriko hainbat hondartza eta igerilekutan, baita Zarautzen ere. Malekoian jarri zuten postua, Turismo Bulegoaren informazio puntuaren parean, eta kanpainarekin bat egin zutenen artean, bisitari berezi bat izan zuten: Julen Lopetegi, Espainiako futbol selekzioko hautatzailea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide